Osasun-lanbideen Estatuko erregistroa
Osasun Ministerioak jakinarazi digunez, zirkunstantzia horiek direla eta, EZB ezartzeko aldian ez da zehapen-prozedurarik hasiko, osasun-zentroetako titularren/ordezkarien interes eta lankidetza falta nabarmena egiaztatzen ez bada, zehazki:
• Erregistroan alta eskatu ez izana.
• Alta emanda egotea eta profesional sanitarioen datuen ekarpena gehiegi atzeratzea.
BJKtik esan digutenez, halaber, aukera dago Atarian alta eskatu duten kliniken titularrei/ordezkariei sarbidea gaitzeko, horiek BPKren jakinarazpena jaso aurretik; beraz, elkargokideek horri buruz galdetzen badizuete, adieraz diezazuekete Atarian beren ziurtagiri elektronikoarekin sartzen saia daitezela, eman beharreko informazioa osatzen joateko aukera izango balute ere. Hala ere, beti jasoko dute altaren jakinarazpena alta eskatzeko inprimakian eman duten harremanetarako helbide elektronikoan.
Garrantzitsua:
Formulario honen bidez, Ministerioak zuen alta izapidetuko du eta REPSen aplikaziorako sarbidea erraztuko dizue.
Epemuga 2018ko irailaren 23ra artekoa da. Jakinarazi digutenez, ministerioak alta asko ditu izapidetu gabe. Baina gutxienez lehenbailehen izapidetu alta-eskaera..
DOCUMENTOS:
2. REPSen erabiltzailearen eskuliburua
KONTUZ: EZ DAGO LUZAMENDURIK REPS-EN EMANDAKO EPEETAN
KONTSEILU NAGUSIAREN REPS-AREN AZALPEN GIDA
Bizkaiko Haginlarien Elkargo Ofiziala | |
| Errekalde zumarkalea, 72 48012 Bilbo, Bizkaia Tél: 94 424 29 80 info@codbi.eus | |