Desgaitasunen bat duten pertsonei arreta ODONTOLOGIKOA ematea Euskadin.

Jakin dezazuen eta zuen paziente batzuentzat interes handikoa izan daitekeelako, jakinarazi nahi dizuegu iaztik aurrera bide protokolizatu bat onartu zela ezinduei aho-hortzetako arreta emateko laguntza publikoa eskatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoan adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien senideei zerbitzuak ematen dizkieten familia-elkarteak biltzen dituen federazioak (Fevas Plena inclusión Euskadi) osasun-arretako sistemako pertsonei zuzendutako sentsibilizazio-tresna oso erraza eskaini digu.