Pazienteentzako informazioa:
Bat-batean itxi den hortz-klinika batean tratamendu bat kontratatu duen pertsona orok erreklamatu ahal izango du, baldin eta tratamenduaren zenbateko osoa edo zati bat ordaindu ez bada, eta, horretarako, honako jarraibide hauek bete beharko ditu:
1 Daukan dokumentazio guztia gordetzea (publizitatea, aurrekontua, kontratua, fakturak, ordainagiriak, historia klinikoa).
Historia klinikorik ez badago, burofax bidez eskatu behar zaio klinikari. Eskaera horri erantzunik ematen ez bazaio, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan balia daitezke eskubideak, datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea murrizten duelako.
2. Ahal izanez gero, odontologiako profesional batek peritazioa egitea eta salaketa bat aurkeztea bere udalerriko epaitegietan edo Ertzaintzan.
3. Tratamendua finantzatu badu eta lotutako kreditu bat badu, hau da, ondasun espezifikoen hornidurari edo zerbitzu espezifikoak emateari buruzko kontratu bat finantzatzeko soilik balio duen kreditua:
4. Kreditu-txartelarekin ordaindu bada, banku-erakundera jo, kargua baliogabetzeko eta dagokion kontua itzultzeko eskatzeko. Baliogabetzea ukatuz gero, erreklamazioa aurkez daiteke banketxean bertan.
5. Kontsumitzaile gisa eskubideak urratuz gero, erreklamazio bat aurkeztea kontsumo-agintaritzei::
.
Colegio Oficial de Dentistas de Bizkaia | |
Alameda de Recalde, 72 Bajo 48012 Bilbao, Bizkaia Télf: 94 424 29 80 info@codbi.eus |