Hortz-kliniketako langileen osasunaren babesa bermatzeko helburuarekin, Osasun Ministerioak, Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak (INSST) “Hortz-kliniketako jardunbide egokien jarraibideak” dokumentua argitaratu dute. Bertan, langileen osasuna SARS-CoV-2 koronabirusarekiko esposiziotik babesteko gomendioen hautaketa bat jasotzen da, hala nola hortz-klinikak antolatzeko neurriak, pazienteen triajea, kabinetea prestatzea, hondakinen kudeaketa, etab.
Bizkaiko Haginlarien Elkargo Ofiziala | |
| Errekalde zumarkalea, 72 48012 Bilbo, Bizkaia Tél: 94 424 29 80 info@codbi.eus | |